Ongi etorri TZOSera

Terminologia Zerbitzurako Online Sistema (TZOS) web aplikazioa EHUko irakasleok komunikazio akademikoan erabiltzen dugun terminologia biltzeko, ikusgai egiteko eta partekatzeko tresna da. Guztion ekarpenekin aberasten goaz datu-base terminologiko hau: bai terminoak eta bai termino bakoitzaren erabilera ondo zedarriztatzeko behar den informazioa ere. EHUko irakasleon komunitateak datu-basea aberastu ez ezik, kontsultak egin ahal ditu, bai eta elkarrekintzarako interfazea erabili ere, TZOSen kargatuta dauden terminoei buruzko iritziak emateko. Azken helburua da unibertsitatean erabiltzen dugun terminologiaren finkapenari laguntzea idatzizko eta ahozko komunikazio akademiko errealean erabiltzen den terminologiaren deskripziotik abiatuta.

Datu-basea aberasteko iturri garrantzitsua osatzen dute Terminologia Sareak Ehunduz programan parte hartzen duten irakasleek beren irakas-materialetatik abiatuta osatutako hiztegiek. Nolanahi ere, erregistratutako edozein irakaslek ere posible izango du terminoak edo terminoen aldakiak proposatzea eta eztabaidatzea.

Datu-base honek ez du balio normatiborik, adituen erabilera egiaztatutik harantzago. Nolanahi ere, plataforma aparta izan daiteke terminologiaren normalizazioaren erantzukizuna duten talde eta erakundeei errazteko adituek egiten duten terminologiaren erabilera erreala kontsultatzea eta haien erabakietan kontuan hartzea.

Ikusi datuak

[search]Bilaketa aurreratua

Azken jarduera

Azken iruzkinak